type=page image_css=rfloatimg title=Zergatik erabili Apache OpenOffice notice=https://www.apache.org/licenses/LICENSE-2.0

## Zergatik erabili beharko nuke Apache OpenOffice?

![Zergatik Apache OpenOffice](/images/AOO_logos/orb.jpg)

Apache OpenOffice 
   **testu-prozesatze**rako, **kalkulu-orriak**, **aurkezpenak** eta **grafikoak** prestatzeko, 
   **datu-baseak** kudeatzeko eta antzeko atazatarako erabilienetariko **kode ireki**ko **bulegoko software-suitea** da. 
   **Hizkuntza askotan** eta **ohiko konputagailu** guztietan erabili ahal da.
   Datuak **nazioarteko formatu ireki estandar** batean gordetzen ditu eta irakurri eta idatzi ahal ditu bulegoko beste ohiko software-paketeen fitxategiak. 
   **Ezer ere ordaindu barik** eta **edozertarako** jaitsi eta erabili ahal da.

  - [Software aparta](why_great.html)

    Apache OpenOffice hogei urte baino gehiagoko software-ingeniaritzaren emaitza da. Hasieratik diseinatuta software entitate bakar bat legez, beste produktu batzuek lortu ezin duten koherentzia du. Garatzeko prozesu guztiz irekiarekin, edozeinek ahal du akatsen berri eman, ezaugarri berriak eskatu edo/eta softwarea hobetu. Emaitza: Apache OpenOffice-k egiten du zure bulego-softwareak egitea gura duzun guztia, gura duzun moduan.

  - [Erabiltzeko erraza](why_easy.html)

    Apache OpenOffice erabiltzen erraz ikasten da, eta dagoeneko beste bulegoko software-paketea erabiltzen baduzu, zuzenean lortuko duzu berarekin lan egitea. Munduan zehar OpenOffice hizkuntza askotara itzultzen lan egin dutenei esker, seguru asko, zure ama-hizkuntzan erabili ahal izango duzu, eta baita laguntza lortu ere. Eta beste bulego-pakete baten fitxategiak badituzu, ziur aski, OpenOffice oztopo barik haiek irakurtzeko gauza izango da.

  - [eta doakoa da](why_free.html)
 
    Onena, Apache OpenOffice jaitsi eta erabili ahal da lizentziagatik ezertxo ere ordaindu barik.  Apache Software Fundazioaren software guztia legez, Apache OpenOffice edozeinek erabili ahal du. Apache OpenOffice Apache 2.0 Lizentziapean argitaratzen da. Horrek esan gura du edozein arlotan erabili ahal dela: etxean, enpresatan, hezkuntzan, herri-administraziotan. Gura diren beste konputagailutan jarri ahal da eta bere kopiak nahi den edozeini luza dakizkioke: senideei, lagunei, ikasleei, langileei...

## Non erabiltzen da gaur egun Apache OpenOffice?

  - [Gobernutan](why_gov.html "Zergatik erabili Apache OpenOffice herri-azministraziotan")
  - [Hezkuntzan](why_edu.html "Zergatik erabili Apache OpenOffice hezkuntzan)
  - [Enpresatan](why_sme.html "Zergatik erabili Apache OpenOffice enpresatan")
  - [IAGko erakundetan](why_nfp.html "Zergatik erabili Apache OpenOffice irabazteko asmorik gabeko erakundetan")
  - [ITko enpresatan](")
  - [IISko munduan](why_foss.html "Zergatik erabili Apache OpenOffice iturri irekiko sistemen bultzatzaileen artean")