type=page image_css=rfloatimg list_css=product title=Apache OpenOffice-ren produktuen deskribapena notice=https://www.apache.org/licenses/LICENSE-2.0 css=/product/styles.css

Beste bulego-suite garrantzitsuenekin bateragarria, Apache OpenOffice askatasun osoz
jaitsi, erabili eta banatu ahal da. [Jaitsi ezazu orain][1], eta eskuratu:

![Apache OpenOffice?](/images/AOO_logos/orb.jpg)

  - [Writer](writer.html "Testu-prozesadorea"), edozertarako erabili ahal 
den testu-prozesadorea, gutun laburrak idaztetik liburu osoak prestatzeraino.
  - [Calc](calc.html "Kalkulu-orria"), kalkuluak eta azterketak egiteko eta 
datuak txosten numerikoz edo grafiko ikusgarriz aurkezteko behar diren 
baliabide guztiak dituen kalkulu-orri ahaltsua.
  - [Impress](impress.html "Aurkezpenetarako programa"), multimedia aurkezpenak 
prestatzeko aplikazio arinen eta ahaltsuenetarikoa.
  - [Draw](draw.html "Marrazketa bektorialerako lanabesa"), edozein marrazketa 
egiteko balio duen lanabesa, diagrama errazetatik hiru dimentsioko 
irudi dinamikotaraino.
  - [Base](base.html "Datu-base kudeatzailea"), taulak, formularioak, kontsultak eta 
txostenak sortuz eta aldatuz datu-baseak erraztasun osoz maneiatzeko 
datu-base kudeatzailea; dena Apache OpenOffice-ren barruan lan eginez.
  - [Math](math.html "Funtzio matematikoen sortzailea"), funtzio matematikoak 
sortzeko, erabiltzailerentzako interfaze grafikoaz baliatuz edo zuzenean 
idatziz ekuazio-editorean.

## Zergatik Apache OpenOffice?

Apache OpenOffice eta **kalitatea** sinonimoak dira:

- [Apache OpenOffice-ren garapena][2]  duela hogei urte baino lehenago hasi zen
  eta produktu ahaltsu eta heldua sortu da.
- Milioi asko erabiltzaile ditu.
- Mundu guztiko [iritzi-emaile independenteek][3]  gomendatu dute produktua.
- Guztiz irekiak diren garatzeko prozedurekin, Apache OpenOffice-k ez du ezer 
  ezkutatu beharrik, produktuaren ospea bere baliagarritasunean oinarritzen da.

Apache OpenOffice **erabilterraza** da:

- Softwarea ezaguna ematen du eta berehala erabili ahal du produktu 
  lehiakideren bat erabili duen edonork.
- Erraza da Apache OpenOffice-ra aldatzea - softwareak lehiakide nagusien 
  fitxategi mota guztiak irakurtzen ditu.
- [Hizkuntz oztopo][4] gutxi - Dagoeneko ez ba dago erabilgarri zure hizkuntzan,
  arin egon daiteke.
- Apache OpenOffice bai hasi berriei eta bai adituei laguntzeko prest dauden 
  nazioarteko laguntzaile boluntarioren komunitate batek sostengatzen du. 

Apache OpenOffice **software jarea** da:

- Apache OpenOffice jaitsi ahal da lizentziagatik ezer ordaindu barik.
- Nahi den beste PC-tan jarri ahal da.
- Edozein arlotan erabili ahal da - norberaren etxean, hezkuntzan, gobernu eta herri-administrazioetan, 
  enpresa pribatuetan...
- Emaiezu doako kopiak senideei, lagunei, ikasleei, langileei, eta abarri.

Apache OpenOffice **estandarren arabera** dago eginda:

- Lehen software-paketea munduan [OASIS][6] [OpenDocument Format][7] (ISO/IEC 26300)
  formatua erabiltzen bere berezko fitxategietan.

### [Lortu informazio gehiago][8] edo [jaitsi ezazu orain][1]!


[1]: /eu/download "Download Apache OpenOffice"
[2]: /about_us/milestones.html
[3]: reviews.html
[4]: /projects/native-lang.html
[6]: http://www.oasis-open.org/
[7]: http://www.oasis-open.org/committees/tc_home.php?wg_abbrev=office
[8]: /eu/why/